Musika. Baba Sissoko

'Mali Music Has No Borders'

Diskoetxea: Caligola Records.

Andoni Tolosa.
2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Itzal handienetakoa duen maliar musikariaren lan berria, azken urteetan kaleratu duen irekiena dela esan daiteke, bertako musika tradizionaletatik gehien urrutiratzen dena, hein handi batean. Ez da oso zuzena ezeren irekiera tradiziotik urrutiratzen denarekin parekatzea, baina azaltzeko modu bat da, finean, ngoni jotzailearen kasuan bere herriko musikekiko lotura delako bere musika esanguratsu bilakatzen duena. Beraz, ez pentsa gehiegi urrutiratu denik, baina bluesak, reggaeak eta rockak ohikoan baino leku handixeagoa hartu dute Sissokoren azken diskoan. Horrek, ordea, ez du lana gehiegi galgatzen eta, agian, haren musika irisgarriagoa egingo du oraindik ezagutzen ez dutenentzat. Edozein modura, lan borobila ondu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.