Bendjelloulek 36 urte zituen, eta hilda topatu zuten bere etxean, Stockholmen (Suedian). Poliziak ez du xehetasunik eman, baina baztertu egin du krimenaren hipotesia.
Iaz irabazi zuen Oscar saria, Searching for Sugar Man dokumentala zuzentzeagatik. Filmak Dock of The Bay musika dokumentalen Donostiako jaialdia irabazi zuen iaz.
'Searching for Sugar Man'
Jaioterrian ezezaguna izanik, Hegoafrikan oihartzun handia izan zuen kantautore baten bilaketa kontatzen du filmak.
Filmaren istorioa 1960ko hamarkadan hasten da; bi ekoizle liluratuta geratzen dira Detroiteko (AEB) taberna batean musikari misteriotsu baten doinu hunkigarria entzutean. Sixto Rodriguez musikari misteriotsuak bi disko grabatzen ditu ekoizle horiekin. Ekoizleek uste zuten belaunaldi hartako artista arrakastatsua izango zela, baina inoiz ez zuen arrakastarik izan.
Patuaren jira eta birekin, apartheid-aren Hegoafrikan haren jatorrian lotu gabeko ospea lortu zuen musikari ak, askatasunaren aldeko sinbolo bihurtzeraino. Baina musika industriaren ustelkeria zela medio, kantaria ez zegoen jakinaren gainean.
Urte batzuk geroago, musikariaren bi jarraitzaile, artistarekin pasatakoa aztertzen hasten dira eta ikerketa horrek, Rodriguez musikariaren historia erakargarri bateraino eramaten ditu ikertzaileak. Searching for Sugar Man filmean, musikaren inguruko itxaropena adierazten da.