Man Rayren argazki erakusketa, Donostian
ARGAZKIGINTZA. Surrealismoaren eta dadaismoaren irudi garrantzitsu izan zen Man Rayren argazki erakusketa antolatu dute Donostiako Kutxa Boulevard aretoetan, asteartetik aurrera. Amets bat. Objektuetatik pertsonetara izenburua jarri diote, eta haren 90 irudi izango dira ikusgai, argazkiak, lan esperimentalak eta beste. Urriaren 28an amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu