Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatu da arratsaldean Gasteizen, Principal antzokian. Txapela helburu, sei bertsolari igo dira oholtzara: Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Agirrek eta Viñasprek jokatu dute buruz burukoa, eta Agirre gailendu da azkenean. Karmele Madinabeitia gai-jartzaile eta epaileak jantzi dio txapela.
Hala geratu da azken sailkapena:
Manex Agirre: 583 puntu
Iñaki Viñaspre: 554,5 puntu
Oihane Perea: 380,5 puntu
Zigor Enbeita: 375 puntu
Ruben Sanchez: 370 puntu
Xabi Igoa: 368,5 puntu