Manoel de Oliveira onik irten da ospitaletik
ZINEMA. Osatu da 103 urteko Manoel de Oliveira zinemagilea, eta atzo utzi zuen ospitalea, arnasketa arazoak zirela medio bertan zortzi egun igaro ostean. Orain, lanerako gogoz omen da berriro, eta abuztu bukaerarako estreinatuko du O Gebo e a Sombra film luzea Veneziako zinema jaialdian. Beste proiektu bat ere badu martxan, A Igreja do Diabo deituriko filma, hain justu, Joachim Machado idazlearen obra baten egokitzapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu