Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko da aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdia, uztailaren 3tik 5a bitarte. Manu Chao kantaria da aurtengo nobedaderik aipagarrienetako bat. Haren Tombolatour mundu biraren barnean Heletan egingo du geldialdia uztailaren 3an. Gainera, Emir Kusturica zinemagile eta musikariarekin kanturen bat abestea litekeena da. Izan ere, Kusturicaren azken filmean Manu Chaok jarri zuen soinu banda.
Fermin Muguruza ere bi musikari horiekin taula gainera igo daitekeela ere zabaldu da. Muguruzak Checkpoint rock. Canciones desde Palestina filma euskarazko azpitituluekin estreinatuko du -film horretako azken kanta Manu Chaok abesten du-. Aurretik Donostian aurkeztu zuen film hori, baina orduan, espainolezko azpitituluak zituen. Gainera, pelikula horretan agertzen den Safaa Arapiyat rap kantari palestinarra Heletan izango dela baieztatu dute.
Horrez gain, The Bellrays, Willis Drummond, We are standard eta Deskontrol taldeek ere kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste.
musika
Manu Chaok Euskal Herria Zuzenean jaialdian joko du
Uztailaren 3tik 5a bitarte Heletan egingo den jaialdian Fermin Muguruzak 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' filma euskarazko azpitituluekin estreinatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu