Musika

Manu Chaoren Murtziako kontzertua ere bertan behera geratu da, Fermin Muguruzarekin aritzeari uko egin ez diolako

Manu Chaok irailaren 4an, Jai Alai Katumbi Express biraren barruan, Murtzian eman behar zuen kontzertua bertan behera uztea erabaki du Ibolele Producciones enpresa antolatzaileak. Fermin Muguruza da Chaoren biran parte hartzen ari den musikarietako bat, eta, hain justu, harengatik sortu da arazoa. Bihar Malagan jo behar zuen Manu Chaok Fermin Muguruzarekin, baina AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak euskal musikariaren aurkako adierazpenak egin zituen, eta Chaok Muguruzarekin jotzeari uko egin ez zionez, bertan behera geratu da kontzertua. Murtzian ere arazo bertsua errepikatu da.

2003ko irailaren 1a
16:31
Entzun
AVTren arabera, "Batasunako militantea eta ETArentzat eredugarria den euskaldun mota" da Muguruza, eta, ondorioz, haren presentziak "terrorismoen biktimen duintasuna zapaltzen" duela adierazi zuen joan den ostiralean zabaldutako prentsa ohar batean. Hain zuzen ere, Malagako kontzertua Alberto Martin Carpena kiroldegian eman behar zuten Chaok eta Muguruzak; ETAkhildako PPko zinegotzi baten izena duen kiroldegian. Azkenean, Chaok Muguruza kontzertutik baztertzea onartu ez denez, bertan behera geratu da ekitaldia.

Murtzian, Cuartel de Artilleria izeneko udal aretoan egin behar zen kontzertua, baina AVTren salaketak entzun ondoren, Murtziako Udalak uko egin dio gune hori kontzerturako eskaintzeari. Ibolele Producciones enpresa antolatzailea ikuskizuna zezen-plazara eramaten saiatu da, baina ez du lortu. Azkenean, Murtziako kontzertua ere bertan behera geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.