Manu Goiogana azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenerako sailkatu da gaur, Elgoibarko final-zortzirenean gailendu ondoren.
Honako hau izan da gaurko kanporaketan aritu diren sei bertsolarien puntuazioa: Manu Goioganak, 428 puntu; Oihana Iguaranek, 423,5; Manex Mujikak, 417,5; Unai Muñoak, 407,5; Iñigo Gorostarzuk, 403; eta Iban Urdangarinek, 397,5.
Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin batera ariko da Eskoriatzan Goiogana.