Manuel Galban Buena Vista Social Clubeko gitarrista hil da, Kuban

Agentziak
Habana
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Manuel Galban gitarrista eta konpositore kubatarra herenegun hil zen, Habanan, 80 urte zituela. Los Zafiros laukoteko sortzailea eta Buena Vista Social Club proiektuko musikarietako bat izan zen. Haren errautsak Habanako hilerrian lurperatu zituzten atzo.

Gibara hirian jaio zen, 1931n, eta 60ko hamarkadan hasi zen ezagun egiten musikaren alorrean, Los Zafiros ahots laukotea sortu zuenean; gitarra jotzen zuen taldean, eta bosgarren zafiroa ezizena jarri zioten. Nazioartean 1996an sortutako Buena Vista Social Clubekin lortu zuen ospea. Ibrahim Ferrer, Omara Portuondo, Cachaito Lopez, Compay Segundo eta beste hainbat musikarirekin partekatu zuen oholtza. Villa Blanca orkestrarekin eta Vieja Trova Santiaguerarekin ere jo izan zuen. Haren azken lana Blue cha cha singlea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.