Zinebi

Mario Llinas zinemagile argentinarrak jasoko du Zinebiko Ohorezko Mikeldi Saria

Azaroaren 9tik 16ra bitarte egingo da Bilboko Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa. Vanesa Fernandez durangarrak hartu du jaialdiaren zuzendaritza.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2018ko irailaren 17a
13:20
Entzun

Berrituta eta erronka berriekin dator Zinebi jaialdia bere 60. aldian. Hitz horiek erabili ditu Vanesa Fernandezek (Durango, Bizkaia, 1980), Zinebiko zuzendari gisa gaur egin duen lehen agerraldian. Erretiroa hartu du orain arte jaialdiaren buruan izan den Ernesto del Riok (Bilbo, 1954), eta Fernandezek hartu du haren lekukoa. Zinebin aritua da Fernandez eta etxea ezagututa, programazioaren ildoak “berregituratuko” dituela azaldu du Mikeldi idoloa izeneko eskulturaren aldamenean egindako aurkezpenean. Datozen asteetan emango dituzte xehetasun gehiago.

Iragarri dutenez, Mariano Llinas zuzenari eta gidoilari argentinarrari emango diote aurtengo Ohorezko Mikeldi Sarietako bat. “Zinema garaikidearen nazioarteko panoraman berritzaileenetakoa den zinemagilea da”. Balnearios (2002) eta Historias Extraordinarias (2008) filmekin arrakasta lortu zuen Llinasek eta lan berria aurkeztuko du Bilboko jaialdian: La Flor (2018). 14 orduko iraupena du filmak, eta, horregatik, hiru egunetan egingo dituzte emanaldiak: azaroaren 11tik 13ra bitarte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.