Mario Vargas Llosa idazleak (Arequipa, Peru, 1936) jasoko du aurtengo Literaturako Nobel Saria. Nobelak eta saiakerak idazten nabarmendu da Vargas Llosa, eta gaztelaniazko literaturaren ikurretakoa da. Epaimahaiak adierazi du "boterearen egituraren kartografia" egiteagatik eta "erresistentziaren, matxinadaren eta banakoen porrotaren irudi altzairatuak" egiteagatik eman diola saria Vargas Llosari. Hark esan du "oso hunkituta eta gogoberotuta". Gaztelaniazko literaturak 1990etik ez zuen jasotzen Nobel saririk.
1960ko hamarkadan hasi zen nabarmentzen Vargas Llosa. Haren lan ezagunenetakoak dira honakoak: Conversación en La Catedral, La ciudad y los perros, La casa verde, Pantaleón y las visitadoras, La tía Julia y el escribidor... Gaur egun ere segitzen du literaturgintzan, eta kazetari lanak ere egindakoa da. Europan bizi da azken hamarkadetan. Politikagintzan ere aritua da, eta Peruko presidentetarako hautagai izan zen.
Nobel Saria irabazita, milioi bat euro jasoko ditu Vargas Llosak. Abenduaren 10ean egingo dute sari banatzea.
literatura
Mario Vargas Llosak jasoko du Literaturako Nobel saria
Epaimahaiak dio "boterearen egituraren kartografia" egiteagatik eta "erresistentziaren, matxinadaren eta banakoen porrotaren irudi altzairatuak" egiteagatik saritu duela Peruko idazlea. "Oso hunkituta eta gogoberotuta" dagoela esan du Vargas Llosak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu