Musika. Marlik

'Marlik'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Rocka elkartzeko arrazoi on bat da. Zumaiako Marlik bandak ondo daki hori. Estilo desberdinetatik datozen lau musikarik sustraietara jo dute blues eta rock and roll doinuak euskaraz kantatzeko. Maialen Velarderen ahotsak oihartzuna sortzen du. Azken denboran kantaera berezia duten emakume abeslariak agertu dira euskal kantagintzan. Velardek gogora ekar ditzake Lide Hernando (Liher), Izaro Andres eta Eneritz Furyak, besteak beste. Bakoitzak du berea, ordea. Urola Kostako bandak bezala. Hamar kantuko estreinako disko ona aurkeztu zuten pasa den urte bukaeran. Erritmo ibiltariak —Zuri, Mayo garlik eta Sua— eta pausatuagoak —Aldaketa, Gautxori blues eta Tim Burton— tartekatzen dituzte. Euskarazko rocka bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.