Hilberria. Rafael Munoa

Marrazkilari eta bitxigilea

Ane Urrutikoetxea.
2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Denetatik egiten eta ondo egiten zekien gizona zen Rafael Munoa donostiarra (1930-2012, Donostia). 82 urterekin hil da, jaioterrian. Artista, bitxigilea eta umorista izan zen, baina haren pasioa eta ofizioa marrazkilaritza zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide zen, eta Donostiako Hiritar Merituaren Saria eman zioten 2005ean.

Donostiaren kultura garai indartsuenetakoa ezagutu zuen Munoak. Jorge Oteiza eta Cristobal Balentziaga ezagutu zituen, besteak beste. La Codorniz aldizkariaren kolaboratzaile izan zen garai batean, eta Enciclopedia de la plata española y virreinal americana entziklopedia idatzi zuen Alejandro Fernandez eta Jorge Rabascorekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.