donostiako 59. zinemaldia

Martin Scorsesek Georges Harrisoni buruz egindako filma Zinemaldian emango dute

Zabaltegi-Bereziak saileko eskaintzan izango da, Hirokazu Kore-eda eta Juan Carlos Rulforen film banarekin batera, besteak beste  

Berria.info
2011ko abuztuaren 9a
17:51
Entzun

Aurten Donostiako 59. Zinemaldiko Zabaltegi-Bereziak saileko programazioak hamar film jasoko ditu. Gainera, nazioarteko zinemagileen hiru dokumental eta fikziozko hiru film luze izango ditu. Halaber, beste lau lan ere ikusi ahal izango dira Gauerdiko saioetan.

Hauek dira Zabaltegi-Bereziak sailean ikusiko diren film nagusiak: Martin Scorseseren George Harrison: Living in the Material World, Hirokazu Kore-edaren Nocho No Hi (The Days After), Juan Carlos Rulforen Carrière. 250 metros, Frederick Wiseman-en Crazy Horse eta Antoine Deslevaux eta Joann Sfar-en Le chat du rabin pelikula berriak.

Leila Kilani 58. edizioko Zinema Mugimenduan saileko irabazleak ere parte hartuko du Sur la planche filmarekin.

Beste lau lanak Gauerdiko saioetan emango dituzte: Dominik Moll zuzendariaren Le Moine, Justin Kurzelen Snowtown, Masaru Konuma zinemagilearen Hana to Hebi (Flower and Snakead) eta Noboru Tanaka zuzendariaren Edogawa Ranpo Ryôki-kan: Yaneura No Sanposha (Watcher in the Attic). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.