Hilean behin abesti bat argitaratzeko asmoa dauka sortu berri den Lur Barnea proiektuak, eta Noaingo guduaren inguruko Azken esperantzaren guda da segida horretako lehen kantua. Aingeru Gorrotxategi musikariak eta Eneko Benito Garilak 26 taldeko albokariak osatzen dute taldea, eta lehenengo bideoklip horretan, Martintxo Altzueta marrazkilariaren irudiek lagunduko dute musika. Proiektuak rocka eta folka uztartu nahi ditu, sortzaileek adierazi dutenez, rockaren «indarra eta erritmoak» euskal folkaren elementuekin nahasita. Modu horretan, Euskal Herriko historia eta mitologia landu nahi dituzte.
Bideoklipa osorik ostegunean estreinatuko bada ere, jada aurrerapen bat argitaratu dute Lur Barneako kideek, eta hemen dago ikusgai: