Jose Luis OtamendiREN ELKARRIZKETA AURRERAPENA

"Marx irakurriz eman liteke poesiarako jauzia lasai ederrean"

Jose Luis Otamendi idazleari egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk biharko alean, Nasan gehigarrian. Kapital publikoa bere azken liburua da elkarrizketaren abiapuntua. Hona hemen Otamendik esandakoen artetik hainbat pasarte:

Jose Luis Otamendi idazlea. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
gorka erostarbe leunda
2015eko otsailaren 7a
17:04
Entzun

-"Egin dut halako aitortze, kontu garbitze, nolabait biluzte poetiko bat, aurreko garaiarekiko zorrak eta kontu itzaltsu batzuk agerian jartzeko"

-"Nik kutxatxo bat egin nahi izan diot kapitalaren makurrari: zenbat behartzen gaituzten geu ez izatera, geure baitatik atera eta elkarren kontra nola jartzen gaituzten jende xehea..."

-"Beti esaten da hitza geratzen zaigu, baina hori ere ez da hala. Kapitalaren gurpil handi horrek hustu egiten ditu hitzen esanahiak, eta aldiro ibili behar dugu berritzen, ez bada ere haiek arnasberritzen"

-"Memoriak ariketa dinamikoa eta deserosoa eskatzen du, etengabe ari baikara memoria interesatua produzitzen"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.