Kursaalean bildutako ikusleak zutik zirela eta haien txalo artean jaso zuen Carmen Maurak Donostia saria, aurten jaialdiak banatuko dituenetatik lehena. Maurak, hunkituta, senideei eskaini zien saria, eta pozik azaldu zen, uste baitzuen saria "soilik atzerritarrei" ematen zitzaiela.
Ibilbide profesional oparo bat aitortu ohi du Donostia sariak, eta urte askoan lanean aritzeko sekretua zein den azaldu zuen Maurak: "Asko lagundu nau ez ederra eta ez itsusia, ez garaia ez txikia, ez lodia eta ez argala izateak". Las brujas de Zugarramurdi Alex de la Iglesiaren filmean parte hartu du Maurak, eta zuzendariaren eskutik jaso zuen saria.
Gaur, Canibal eta Oktober November aurkeztuko dituzte Sail Ofizialean.