“Duen zuzentasun ezagatik, zonbien generoa modu originalean berraztertzen asmatzeagatik eta kapitalismoaren kritika basatira daraman espazio itxiko eszenifikazioarengatik”. Horrexegatik erabaki du Fant Bilboko zinema fantastikoko jaialdiak sari nagusiaJoe Lynch zinemagile estatu batuarraren Mayhemfilmari ematea. Epaimahaiaren ustez, hori izan da jaialdian lehiatu diren 18 film luzeen artean onena, eta 3.500 euro euroko saria jasoko du. 20:00etan egingo dute sari banaketa BBK aretoan, eta bihar bi saio bereizitan saritutako lan guztiak eskainiko dituzte leku berean.
[youtube]https://youtu.be/fLABqKP6UaU[/youtube]
Film laburren artean, Rubin Stein zinemagilearen Bailaora lana nabarmendu du epaimahaiak. Kasu honetan, lanaren apustu bisuala eta generoak nahasteko era “hipnotikoa” azpimarratu ditu. Euskal Film Laburrik Onenaren Saria, berriz, Aitzol Saratxagaren Ziren lanari eman diote. “Genero proposamena izan arren, erritmo geldoa ematen asmatzeagatik, eta arimaren existentziari buruzko gogoeta egiten ausartzeagatik”. 3.000 eta 2.000 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Hiru kide izan ditu epaimahaiak aurten. Joanes Urkixo idazle eta gidoilaria, Koldo Almandoz zinemagilea eta Janire Zurbano kazetaria. Publikoaren iritziz, bestetik, Albertó Pintoren eta Caye Casasen Rip filma izan da jaialdiko laburrik onena, eta Issa López mexikarraren Tigers are not Afraid, berriz, film luzerik onena.
Panorama saila
Panorama izeneko atalean, Andrés Goteiraren Dhogs filmak irabazi du Film luzerik onenarena saria (2.250 euro), eta Lorene Yavoren À Chacun Sa Malédictionizendatu dute laburrik onena (1.500€). Aipamen berezia egin diote, bestalde, Pablo S. Pastorren Bye Bye Babyfilm laburrari. Kasu honetan, Daniel Romero zinemagilea, Mentxu Sesar zuzendaria eta Vanesa Fernandez Guerraz Zinebi jaialdiko zuzendaria izan dira Panorama ataleko epaimahaikideak.
Aurten lehen aldiz, euskal film laburretan izandako antzezpenik onenaren saria ere eman du Euskal Aktoreen Batasunak. Fernando Albizu aktorea saritu dute, Aprieta pero raramente ahoga filmean egindako lanagatik. Tigers are not Afraid filmak jaso du gidoirik onenaren saria, eta Rainer Sarnet saritu dute zuzendaritza lan onenaren sariarekin.