internet

Megauploadeko sortzailea libre utzi dute, behin-behinean

Kim Schmitz urtarrilaren 20an atzeman zuten, jabetza intelektualaren aurka jardutea egotzita.

2012ko otsailaren 22a
14:05
Entzun

Kim Schmitz Megaupload atariko sortzailea behin-behinean libre utzi du Zeelanda Berrian Nevin Dawson epaileak, hark ihes egiteko arriskurik ez dagoelakoan. Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 3an kontrako iritzia zuten epaitegiek, Schmitzek ospa egin zezakeela uste zutelako.

Jabetza intelektualaren aurka jarduteagatik Poliziak Megaupload itxi egin zuen urtarrilaren 20an, eta Schmitz atxilotu egin zuten. Megauploadekin loturiko 18 domeinu itxi zituzten, eta 50 milioi dolarren balioa duten (309 milioi euro inguru) ondasunak atzeman. AEBetako gobernu iturrien arabera, Megauploadek 138 milioi euroko irabaziak zituen eta 400 milioi euroko galera eragiten zien edukien ekoizpen etxeei.

Schmitz orain zaintzape elektronikoan izango dute, Aucklandeko (Zeelanda Berria) bere etxean bizi beharko du eta gehienez ere 80 kilometrora joan ahal izango da, ezingo du Interneten sartu eta ezingo du hegazkinik hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.