Melenas

'Melenas'

Diskoetxea: El Nebula Recordings, Snap Clap eta Elsa Records.

2017ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Irakurle maiteok, Euskal Herriko pop sentsazio itsaskorrena eta kutsakorrena Iruñetik dator eta gaztelaniaz abesten du —euskaraz abesten duen tankera honetako talderik?—. Laukoteak hamar kantu grabatu ditu, eta doinuotan reverb efektudun gitarrak; naif kutsuko melodiak; baxu eta bateria primitiboak; teklatu xalo eta amultsuak eta koru hauskorrak biltzen dira. Garage-pop-ean bildutako gozoki pikanteak dira Melenasek grabatutakoak, batzuetan Donosti Sound-eko dirdira zabaltzen dute (Tú me haces lo mismo), beste batzuetan, berriz, psikodelia barrokoan harrapatuta datoz (Una tras otra). Diskoa LPan argitaratu dute, eta 300 ale baino ez dira kaleratu. Nire alabak Melenasen kamiseta janztea nahiko nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.