Melissa Aldana arituko da Gasteizko Jazzaldian The Bad Plus hirukotearen ordez

Kandace Spings abeslari eta pianistarekin batera arituko da bihar, Grammy sarietarako izendatua izan den saxofoi jotzailea.

Melissa Aldana saxo-jotzailea.
Naroa Torralba Rodriguez.
2023ko uztailaren 6a
11:37
Entzun

Melissa Aldanak osatuko du biharko kartela Gasteizko Jazzaldian. The Bad Plus taldea zen aritzekoa, baina, Europan zehar egitekoak ziren bira bertan behera utzi dute familiako osasun arazo batengatik, gaur jakinarazi dutenez. Saxofoi jotzailea da Aldana, txiletarra eta jazzaren egungo eszenako izarretako bat. Berezia da musikarekiko duen begirada eta haren interpretazioetan nabarmentzen du hori, berebiziko apustua egiten baitu berrikuntzarako.

Etxetik datorkio saxofoiarekiko grina, haren aita Marcos Aldana ere instrumentuaren profesionala baita. Gasteizen aurkeztuko dituen abestiekin osatuko du seigarren diskoa, orain sortze eta grabatze lanetan ari dena. 12 stars (2022) disko arrakastatsuko kantuak ere interpretatuko ditu.

2017an izan zen azkenekoz Gasteize Aldana, aldi hartan, Woman to Woman proiektuaren kari aritu zen. Emakumeek osatutako zazpikoa izan zen orduan oholtzan: Renee Rosnes pianoan, Cecile McLorin Salvant abeslari, Anat Cohen klarinetearekin, Ingrid Jensen tronpetan, Noriko Ueda kontrabaxuan, Alison Miller baterian eta Aldana bera saxofoian.

Programazio aldaketa hau dela eta, Gasteizko Jazzaldiaren antolatzaileek sarrera itzultzeko edota beste egun batekoarekin aldatzeko aukera eman dute. Gasteizko turismo bulegoan daukaten bulegoan egin ahalko da, baita [email protected] helbidera idatzita ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.