Elkarrizketaz eta gogoetaz betetako istorio iluna sortu du Gotzon Barandiaran idazleak (Larrabetzu, Bizkaia, 1974). Burua galtzeko zorian dagoen taxista batek bahiketa bat antolatuko du, eta konplize bihurtuko ditu bere iloba eta diru beharretan dagoen gerra argazkilari bat. Azken horrek kontatuko du istorioa, gertatutakoa argitzeko ahalegina eginez.
Egia eta memoriaren inguruko liburua da Barandiaranen laugarrena; erritmo biziarekin idatzita, misterioz betetako kontaera lausoa idatzi du, irakurleen eskuetan egiaren hariak josteko ardura utziz.