Mendiak dio «arduraz» jokatu dutela Sarrionandiaren kasuan
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak atzo adierazi zuen ongi jokatu dutela Joseba Sarrionandia idazlearen diru sariaren kasuan: «Jaurlaritzak arduraz jokatu du». Urgellekauziari buruzko azalpenak emanzituen goizean Eusko Legebiltzarrean, EAk hala eskatuta.Kultura sailburuak esan zuen Jaurlaritzak ez diola idazleari «apetagatik» dirua atxiki, etazituen «susmoak» argitu arte «erantzukizunez» jokatu duela. EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak, berriz, poza azaldu zuen Jaurlaritzak atzera egin duelako, baina salatu zuen Kultura Sailak «arduragabekeriaz eta arinkeriaz» jokatu duela auzi horretan. PPrentzat, berriz, «oso albiste txarra» da Sarrionandiari saria eman izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu