Menna Elfyn (Swansea, Gales, 1951) poeta galestarrak irakurketa bat egingo du, bihar, Donostiako Literaktum jaialdiaren zortzigarren aldiaren barruan—gaur bertan ere bere poema batzuk irakurriko ditu Elkar megadendan, 19:00etan—. Kirmen Uribe eta Xuan Bellorekin batera arituko da, Loiolako Benartegi baserrian, 18:00etatik aurrera. Gaelikoz idazten dutenen artean, munduan idazle ezagunenetakoa da Elfyn. 1970eko hamarkadaren erdialdetik gaur arte ibilbide emankorra osatu du.
Poesiaz gain, antzezlanak, irrati eta telebistarako gidoiak, eta operarako eskuliburuak idatzi izan ditu. New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarentzat ere lan egin izan du, adibidez, The Garden of Light lanaren sormeneankolaboratuz. Metamorphoses aldizkariak haren zenbait poesia itzuli ditu euskarara, Eli Tolaretxipik.
Guardetxeko poesia jaialdia
Donostiako Guardetxean poesia jaialdia egingo da ekainaren 6a eta 10a bitartean. Irakurgai tradizionalak izango dituzte hizpide batez ere, eta poesiari beste dimentsio bat emango diote, errezitaldi, txango edo erakusketen bidez, besteak beste. Pablo Gonzalez de Langarikaren, Beñat Arginzonizen, Jose Fernandez de la Sotaren, Eli Tolaretxipiren, Julia Otxoaren, Carla Badillo Coronadoren, Angela Sernaren eta Juan Manuel Uriaren poesia irakurri eta entzun ahal izango da, besteak beste, Guardetxearen bueltan. Juan Carlos Eguillorrek irekiko du jaialdia, poesia bisualaren erakusketa batekin.
Menna Elfynek poesia irakurketa egingo du, bihar, Literaktumen
Sona handia dauka gaelikoz idazten duten idazleen artean; Kirmen Uribe eta Xuan Bellorekin ariko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu