Eusko Ikaskuntza

Mentxu Gal margolariari eman diote Manuel Lekuona saria

Aurtengo Manuel Lekuona saria Mentxu Gal margolari irundarrak jaso du. Bere margolanen bidez, euskal kulturaren alde egindako lanagatik saritu du Eusko Ikaskuntzak.

2006ko urriaren 23a
15:37
Entzun
Mentxu Gal Irunen jaio zen 1918an. Hasierako prestakuntza Gaspar Montes Iturriozen eskutik jaso zuen eta 1932an Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa irabazi zuen.

Parisera joan zen oso gazte, artean ez zituen 15 urte bete. Bertan Amedee Ozenfant kubismoaren maisua izan zuen irakasle eta Matisse eta fauvismoa ezagutu zituen. Ondoren, Aurelio Artetarekin ikasten jarraitu zuen eta beranduago, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan aritu zen.

1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala lortu zuen lehen emakumea izan zen. Daniel Vazquez Diazen ikaslea ere izan zen. Bereziki izan zuten eragina beregan Benjamin Palenciaren paisaia-pinturak. Galen lanean Bidasoa eta Mantxako paisaiak nabarmentzen dira, baita erretratuak ere.

Eusko Ikaskuntzak 1983. urtean sortu zuen Manuel Lekuona Saria. Euskal kulturaren pertsona ospetsuenganako ezagutza gisa sortu zen, halakoen obra osoak (opera omnia) interes berezia duenean. Eta Remigio Mendiburu artistak onduriko brontzezko eskulturak eta sarituriko pertsonen bio-bibliografiaren argitalpenak gauzatzen dute saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.