Noemi Viana & Jesus Rubio konpainiak Menú del día dantza ikuskizunaren erabateko estreinaldia eskainiko du gaur dFerian. Melania Olcina eta Nazaret Lasorekin batera ariko dira oholtza gainean bi dantzariak, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 23:00etan. Eguneko azken ikuskizuna izango da, baina beste bost obrak osatzen dute jaialdiaren gaurko egitaraua.
Oportoko Txotxongilo Teatroak Lewis Carrollen unibertso fantastikoa taularatuko du Wonderland obran. Konpainiak Aliziaren ametsaz egiten duen interpretazioa erakutsiko du, 12:30ean, Gazteszenan. 8co80 taldeak flamenko garaikidearen bidez kontatuko ditu Alexandro Handiaren konkistak Alejandrías, la mirada oblicua lanean, 20:00etan, Viktoria Eugenian. Tanttakak No me hagas daño antzezlana emango du Antzoki Zaharrean, 18:00etan, eta La Enana Naranjak Ma, corazón de locomotora haurrentzako obra Lugaritzen, 11:00etan.
'Menú del día' estreinatuko dute gaur Noemi Vianak eta Jesus Rubiok dFerian
8co80 konpainiak eta Oportoko Txotxongilo Teatroak lan berrienak erakutsiko dituzte Donostiako jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu