Ricardo Legorreta arkitekto mexikarra ostiralean zendu zen, Mexiko Hirian (Mexiko), 80 urte zituela. Legorreta ezaguna zen nazioartean haren diseinuetako marra zuzenen eta kolore biziengatik. Mexikoko Arte eta Kultura Nazionalen Kontseiluko arduradunek azpimarratu dutenez,«era harmoniatsuan elkartu zituen tradizioa eta berritasuna». Bilboko Melia hotela, Mexiko Hiriko Camino Real hotela eta hiri bereko Papalote Haurren Museoa diseinatu zituen, besteak beste. Amerikako Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Europan dira hark diseinatutako eraikinak.
Legorretak bizitzako azken egun arte lanean jarraitu zuen, erretiroa «suizidioren» antzekoa zela pentsatzen zuelako. Mexikarrak bere herrialdeko Arteetako Sari Nazionala jaso zuen 1991n; orain dela gutxi, Japoniako Arteen Elkarteko Praemium Imperiale saria eta Irailaren 22an, UNAM Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko honoris causa doktore titulua.
Mexiko doluz jantzi da Ricardo Legorreta arkitektoaren heriotzean
Legorretak bere herrialdeko «tradizioa eta berritasuna uztartu zituen»; Bilboko Melia Hotela egin zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu