Mexikok laguntza behar duela dio Carlos Fuentesek
LITERATURA. Narkotrafikoa Mexikon eragiten ari den sarraskiak geldiarazteko, droga legalizatu, mundu osoko polizia onenei —«Israelgoei, Frantziakoei eta Alemaniakoei»— laguntza eskatu eta AEBekin akordioak lortu behar direla adierazi zuen atzo Carlos Fuentes mexikar idazleak, Formentor-en (Balear uharteak, Herrialde Katalanak), Letretako Formentor saria jaso baino ordu batzuk lehenago. Drogak «arazo unibertsala» dira, Fuentesen iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu