Miarritzek Donostia sustengatuko du
KULTUR HIRIBURUA. Miarritzeko herriak Donostia (Gipuzkoa) sostengatuko du, 2016an Europako kultur hiriburu izateko hasi duen lehian. Hala adierazi du Didier Borotra Miarritzeko auzapezak bere herrian Odon Elorzarekin egindako agerraldian. Horretarako, kolaborazio konbentzio bat izenpetu dute. Borotraren hitzetan, «Miarritzek bere originaltasuna ekarriko dio hautagaitzari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu