Musika

Michael Jacksoni agur esateko prest dago Los Angeles

2009ko uztailaren 7a
18:13
Entzun
Gaur egingo diote Michael Jackson musikariari azken agurra, Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak): hileta elizkizun pribatua eta omenaldi publikoa. Jacksonen sendiak eta lagunek hango goizeko zortzietan agurtuko dute Forest Law hilerrian (Kalifornia) eta bi ordu beranduago omenaldi jendetsua egingo diote Los Angelesen, Staple estadioan.

Dena prest dago Staple estadioan jarraitzale uholdea hartzeko. 11.000 pertsonek izango dute publikoan egoteko aukera. Ikusle kopurua asko handituko da, telebistaz eta Internetez jarraitu ahal izango delako ekitaldia. Historian zuzenean emandako gertaera jarraituena izango dela iragarri dute aditu batzuek.

Duela bi aste hil zen Jackson, bihotzekoak jota, 50 urte zeuzkala. Poparen erregea bezala hartu izan dute 80ko hamarkadatik.

Pertsona ezagunak

Pertsona ezagunak ugari izango dira estadioan. Artistaren familiak baieztatu du han egongo direla Jennifer Hudson, Steve Wonder eta Mariah Carey musikariak, baita Kobe Bryant eta Magic Johnson Los Angeles Lakerseko saskibaloi jokalariak eta Brok Shields aktorea ere.

Elizabeth Taylor eta Debbie Rowe izango dira hutsune handienak. Taylorrek adierazi du Jackson "gehiegi maite zuela" eta ez duela parte hartu nahi familiak antolatu duen "zirkoan". Rowe Jacksonen emazte ohiak esan du distrazio bat izan nahi ez duelako ez dela Staplesen ez dela egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.