Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) abeslaria jaio zen etxe atarian omenaldia egin diete hari eta haren sendiari gaur, Donostian, San Juan kaleko 15. zenbakian, Parte Zaharrean. Plaka bat inauguratu dute.
Abenduaren 1ean hil zen Laboa, Donostiako Poliklinikan, azken asteetan makalduta egon ostean, eta haren errautsak abenduaren 7an haizatu zituzten, Lesakan (Nafarroa) Agiña mendian. Euskal musikak eman zuen abeslari handienetakoa izan zela diote denek.
Abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko Urrezko Domina eman zion Laboari -honen emazteak jaso zuen oroigarria-.
KulTURA
Mikel Laboa zenaren aldeko omenaldia, haren etxe atarian
Abeslariaren aldeko plaka inauguratu dute Donostian, San Juan kalean. Abenduaren 1ean hil zen Laboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu