Beñat Axiari, Mikel Laboa, Imanol Lartzabal eta Ruper Ordorikaren inguruko Itsas oholak bezala dokumentala erakutsiko du Juan Gorostidik, Carrettaren bideoarekin batera. Gorostidik ‘Lau kantari’ liburua argitaratu zuen iaz, eta osagarri moduan sortu du dokumentala, atxiboko materialekin eta berak grabaturiko irudi berriekin.
Laboaren lan esperimentalak Euskal Herritik kanpo gaur duen eragina eta etorkizunean izango duena nabarmendu nahi du, dantzari italiarraren lana erakutsiz. Gaur BERRIAk argitaratutako elkarrizketan Gorostitik salatu du hemen Lekeitioak itxuraz ametitu direla baina benetan oraindik ez direla onartu.