Literatura

Mikel Tabernak 60 eta 70eko hamarkadetako aldaketa giroa islatu du 'Alkasoroko benta' nobelan

Modu autonomoan ere irakur daitezkeen hamar istorio uztartu ditu, gaztaroko oroitzapenetan oinarrituta. 

Juan Luis Zabala
2013ko martxoaren 21a
17:10
Entzun

Nafarroako herri batean eta 60 eta 70eko hamarrakadetan kokaturik, mundu zahar baten amaierako eta mundu berri baten hastapeneko urteetako giroa erakusten du Mikel Tabernaren Alkasoroko benta nobelak (Susa), Diego Riveraren “fresko erraldoi horietako batean bezala”, Harkaitz Canok gaur eguerdian, liburuaren aurkezpenean azaldu duenez. Tabernaren nobela “gozagarria” dela esan du Canok.

Berako Alkaiaga auzoan (Nafarroa) 1957an sortua da Taberna, eta bertako bentan hazia. Kontalariak, garaiak, espazioak, giroak eta hainbat pertsonaiak eta gorabeherak batzen dituzten hamar istorio autonomok osatzen dute Alkasoroko bentna nobela. Egileak gaztaroan jaioterrian eta inguruan ikusi eta bizitakoak eta "ingurukoei lapurtutakoak" ditu oinarri, denak fikzioaren galbehitik iragaziak eta Alkasoro herri fiktizioan kokatuak, benetan gertatu ziren bi hikleta barne.

Lehen eleberria du Tabernak Alkasoroko benta. Aurretik poema liburu bat —Mendearen ilunabarrean, Arabako Foru Aldundia, 1996— eta bi narrazio liburu —Errege eguneko panpina, Susa, 2000; eta Txokolatezko dinamita, Susa, 2001— zituen argitaratuak.

   

   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.