Ikusleak eta epaimahaia poltsikoratu ditu Mikrokosmos ganbera abesbatzak. Loic Pierrek zuzentzen duen Frantziako abesbatzak lortu baitu Tolosako Nazioarteko 47. Abesbatza Lehiaketaren sari nagusia eta ikusleen saria. Halaber, polifonia eta folklore sariak ere jaso ditu.
Euskal obra baten interpretazio onenaren saria Letoniako Emils Darzins abesbatzak eskuratu du. Xabier Sarasolaren Maitegoak obra interpretatu dute.
Haur abesbatzen lehiaketako lehen saria Kataluniako Amics de la Unio abesbatzari eman diote.