Milioi erdi liburu deskatalogatu digitalizatuko ditu Frantziako Gobernuak

Egileei eta editoreei dagozkien eskubideen «ustiaketa justu eta kolektiboa» bermatuko dietela agindu dute

Agentziak
Paris
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Gaur egun agortuta eta deskatalogatuta dauden 500.000 liburu digitalizatuko ditu ondorengo bost urteetan Frantziako Gobernuko Kultura Ministerioak, Frantziako Liburutegi Nazionalaren Gallica egitasmoaren webgunean, liburu horien egileei eta editoreei dagozkien eskubideen «ustiaketa justu eta kolektiboa» bermatuz, Frederic Mitterrand Kultura ministroak adierazi duenez. Deskatalogatuta egon arren egile eskubideak oraindik ere iraungi gabe dituzten liburuak baitira digitalizatuko direnak.

Dagoeneko liburu dendetan ezin erosi diren liburuei«beste bizitza bat ematea» da digitalizazioaren xedea. Egileei —horretarako baimena eman eta gero— «beren lanak berriro zabaldu eta ustiatzeko aukera» emango die, eta irakurleek «eskaintza handiagoa izango dute liburu digitalen arloan». Ekonomia digitala garatzeko programa bateko dirua erabiliko dute egitasmoa finantzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.