Zinema

'Million Dollar Baby' irabazle

Clint Eastwood aktore eta zuzendari estatubatuar ezagunaren 'Million Dollar Baby' izan da irabazle bart gauean banatu dituzte Oscar sarietan; hau da, nazioartean sona gehien due n zinemagintzako sariketan. Hain zuzen ere, film onenaren saria eta zuzendari onenarena eskuratu ditu boxeoaren mundua oinarri duen luzemetraiak, eta halaber, emakumezko aktore onenarena (Hillary Swankek) eta bigarren mailako aktore onenarena (Morgan Freemanek). Beste faboritoak, Martin Scorseseren 'The Aviator' filmak, Eastwoodenak baino Oscar gehiago jaso ditu (bost), baina ez 'Million Dollar Babyk' bezain garrantzitsuak.

2005eko otsailaren 28a
10:39
Entzun
Esan bezala, Oscar nagusiak Eastwooden filmarentzat izan dira. 'The Aviator'-ek, bost eskuratu ditu, baina, nolabait esateko apalagoak: zehazki, bigarren mailako emakumezko aktore onenari dagokionaa (Cate Blanchett), argazki onena saritzekoa, zein muntaia, zuzendaritza artistikoa, eta jantzi onenenak.

Euskal Herriak bazuen nolabaiteko ordezkaritza bat aurtengo Oscarretan. Izan ere, Nacho Vigalondo kantabriarraren '7:35 de la mañana' filma laburmetrai onenaren saria jasotzeko hautatuen artean zegoen. Film hori Euskal Herrian ekoitzi da, eta, halaber, Jaurlariltzaren laguntza jaso zuen. Nolanahi ere, azkenean, ez du Oscarrik eskuratu, Erresuma Batuko 'Wasp'-i eman baitiote laburmetrai onenari dagokiona.

Atzerriko film onenaren Oscarra, berriz, Alejandro Amenabar espainiarraren 'Mar adentro' filmak eskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.