Literatura

Miren Agur Meabek Zazpi Kale saria jaso du

'Kristalezko begi bat' nobela izan zen gehien salduriko liburua Bilboko Liburu Azokaren iazko ekitaldian.

Miren Agur Meabe, sariarekin. BERRIA
Berria
2014ko ekainaren 5a
08:55
Entzun

Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak Zazpi Kale saria jaso du, iazko Bilboko Liburu Azokan hark idatzitako Kristalezko begi bat liburua izan zelako gehien saldu zena. Susa argitaletxeak kaleratu zuen eleberri hori, iazko udaberrian.

Lekeitioko idazleak hil berri zaion aita izan du gogoan saria jasotzean: "Berarekiko harremana eta guraso zaharren zaintza badira liburuaren atal bat, eta irakurleen artean asko komentatu den atala". Horregatik eta aitak piztu dion "garragatik" eskaini dio saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.