515,5 punturekin, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako postua ziurtatu du berriztarrak. 650 bat bertsozale elkartu dira Berrizko frontoian bertsolariak entzuteko. Xabat Galletebeitia geratu da bigarren (503,5 puntu), eta haren atzetik osatu dute seikotea Aitor Bizkarrak (485,5 puntu), Imanol Uriak (479 puntu), Julen Erezumak (464,5 puntu) eta Unai Mendiburuk (460 puntu).
Urrian abiatu zen txapelketako kanporaketa aldia, eta, orotara, 30 bertsolari izan dira kantuan bost kanporaketetan. Igorren eta Lekeition jokatuko dituzte hurrengo finalaurrekoak. Azaroaren 25ean izango da Igorreko saioa, Malen Amenabar, Eneko Abasolo Abarkas, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin. Abenduaren 1ean, berriz, Lekeition izango da saioa: Ibon Ajuriagogeaskoa, Txaber Altube. Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Jone Uria arituko dira kantuan.
Finala Bilboko Miribillan jokatuko dute, abenduaren 15ean. Finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta puntuazioz gainerako bostak.