Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak zuzenduko du Etxepare Institutua, harik eta zuzendaria izendatzen duten arte. Jaurlaritzak gaur erabaki duenez, Patronatuko Presidentzia Exekutiboak hartuko du ardura hori, eta horren kargu Kultura Sailari dagokio, araudiaren arabera.
2009 hasieratik "erabat operatibo" izan nahi dute institutua -iazko apirilean erabaki zuen Eusko Legebiltzarrak erakundea sortzea-. Bitartean, organuak eta egiturak osatzen ariko direla dio Jaurlaritzak.
Euskal kultura eta Euskal Herria mundu zabalean ezagutaraztea du helburu erakundeak. Euskararentzat prestigioa lortzea eta nazioartean onartua izatea nahi du bide batez. Eusko Jaurlaritzak euskararen eta euskal kulturaren alde bideratzen dituen programa guztiak koordinatuko ditu Etxepare Institutuak.
KulTURA
Miren Azkarate izango da Etxepare Institutuko buru, zuzendaria izendatu arte
Iaz sortu zuten euskal kultura eta Euskal Herria mundu zabalean ezagutarazi nahi dituen erakundea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu