Miren Fernandez eta Antxon Sarasuak 'Lo lo maite' diskoa kaleratu dute
Herri kantuak eta abesti berriak jaso dituzte, «haurrengan pentsatuz eta gurasoak erakartzeko asmoz»
Antxon Sarasuak eta Miren Fernandezek haurrentzako kantuak bilduta osatu dute diskoa, Lo lo maite, eta Elkar argitaletxeak kaleratu du. Sarasuak hainbat abesti sortu eta beste zenbait moldatu ditu; pianoa ere jo du. Fernandezek, berriz, abestu egin ditu. Hamaika abestietatik herri kantuak dira gehienak, ezagunak, baina badira abesti berriak ere. «Batzuk ez dira berez lo kantuak, baina bai tonu lasaigarria dutenak», azaldu du Sarasuak. «Alde batetik, transmisioa bildu dugu, eta, bestetik, ekarpena». Haurrengan pentsatuz eta gurasoak erakartzeko asmoz landu dute proiektua. «Tesitura goxo, biribila eta tonu egokia duten abestiak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu