Literatura

Mo Yan idazle txinarrak jasoko du Nobel saria

Mo Yan idazle txinatarrak jasoko du 2012. urteko Literaturako Nobel Saria. Txina garaikideko eleberrigile ospetsuenetakoa da Mo Yan eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte azkeneko urteetan. Euskaraz, ordea, ez dago oraindik argitaratua bere obrarik

mikel lizarralde
2012ko urriaren 11
13:27
Entzun

Mo Yan (1955) idazle txinatarraren izena azken egunetan hainbat komunikabidetan agertutako kinielatan azaltzen zen, eta beraz ez da ezustekoa izan Literaturako Nobel saria hari eman izana. Mo Yan  batik bat zinemara egokitu dizkioten bi eleberrirengatik da ezaguna Mendebaldean —biak Zhang Yimouk zuzenduak: Red Sorghum eta Shifu: YTou'll do anything for a laugh—, baina bibliografia oparoko idazlea da. Literatura adituek Franz Kafkarekin eta Joseph Hellerrekin alderatu dute haren obra.

Mo Yanen lanetan ikuspegi soziala nagusitzen da, baina lekua izaten du errealismo magikoak ere. Indarkeria handiko eszenak deskribatzen ditu liburuetan baina edertasunari eta poesiari uko egin gabe. Bere lanen artean daude Falling Rain on a Spring Night —bere lehenengo eleberria— Red Shorgum, The Garlic Ballads, Explosions and Other Stories, The Republic of Wine: A Novel eta Life and Death Are Wearing Me Out. Horietaz gain, hainbat narrazio labur argitaratu ditu.

Nobela jasoko du aurten baina aurretik ere sarritan saritua izan da. Hala, 2005ean Kiriyama saria jaso zuen Big Breasts and Wide Hips lanagatik eta 2009an Newman saria  Life and Death Are Wearing Me Out-erangatik.

Euskarara itzuli gabe dago Mo Yanen obra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.