kultura

Moebius marrazkilaria zendu da

'Blueberry' komiki ezagunaren egilea zen.

2012ko martxoaren 10a
15:20
Entzun

Jean Giraud Moebius (Frantzia, 73 urte) marrazkilaria zendu da gaur, gaixotasun luze baten ondorioz. Gir goitizenarekin sinatu izan zituen lan asko eta, besteak beste, Blueberry komiki ezagunaren egilea zen.

Paris kanpoaldean jaio zen, eta hamabost urte zituela argitaratu zituen bere lehen marrazkiak. Frantziako aldizkari nagusietan egin zuen lan, baita zinema munduan ere.

90eko hamarkadako Frantziako artista grafikorik onenaren izendapena jaso zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.