Monty Python antzerki taldeak oholtzara itzuliko zela iragarri zuen joan den astean, eta sarrerak salgai jarri orduko amaitu ziren. Hori dela eta, uztailaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean eskainiko ditu emanaldiak. Taldeko kideek —Eric Idle, Michael Palin, John Cleese, Terry Gilliam eta Terry Jones— Carol Cleveland aktorearekin batera egindako agerraldi batean jakinarazi zuten itzultzekoak direla. Duela 33 urte egin zuen oholtza gaineko azken emanaldia Monty Pythonek, 1980an, Hollywoodeko Bowlen, eta duela 30 urte estreinatu zuen azken filma, The Meaning of Life (Bizitzaren zentzua).
Iragarri dute ikuskizun berrian "ikuskizuna, musika eta zahar erako sexu dosi apur bat" eskainiko dutela.
Monty Python Erresuma Batuko telebistan agertu zen 1969 eta 1974 artean, eta hango komedia irauli zuen, surrealismoz. Monty Pythonek milioika jarraitzaile ditu harrezkero munduan.