Joseba Sarrionandiak Moroak gara behelaino artean? saiakera saritu berrian aipatzen dituen idazle ugarien artean badu lekurik Flann O'Brienek ere. Zehazki, Literatura txikiak eta munduko literatura atalean —liburuko 29.a— aipatzen du Sarrionandiak, literatura handien eta txikien abantaila eta desabantailei buruz ari delarik:
«Beste literatura txiki batzuk, aldiz, estatu independentearekin ere ez dira handitu. Hori da gaelerazkoaren kasua. Brian O'Nolan irlandarrak ere literatura handiaren eta txikiaren arteko aukera hori bizi izan zuen. Lehenengo nobela, James Joycen eraginpean, ingelesez argitaratu zuen: At-Swim-Two-Birds, 1939an, gerlapeko iskanbilan erdi desagertu zen edizioa. Hurrengo liburua gaeleraz idatzi zuen, literatura txikiaren markarekin: An Béal Bocht. Hortik aurrera, ingelesez idatziko zituen eleberriak, Flann O'Brien ezizenez: The Dalkey Archive, The Third Policeman, The Hard Life…
»Hizkuntza txikian idaztearen desabantailak ezagunegiak direnez —'txikia' hitzak berak asko azaltzen ditu modu lasuoan—, abantaila bat behintzat barrunta eta aurkez daiteke hemen. Aspaldiko esaera errepikatua da ez dagoela eguzkiaren azpian gauza berririk, dena esanda dagoela. Eta dena idatzita dagoela jakinaren gainean idazten da, biblioteka handietan bildutakoa leitzeko astirik gabe. Garapen gutxiko literaturetan alderantzizkoa da sentsazioa, egiteke eta egiteko dagoela gehiena. Eta horixe da euskaldunen eta amazigen abantaila, gabezia onura bihur badaiteke. Dena egiteko dagoela».
Aipamena
'Moroak gara…?'-n gogoratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu