Bergarako (Gipuzkoa) Taun Taun Teatroa konpainiak hamargarren aldiz antolatuko du Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, eta Belgika, Alemania, Galizia eta Kataluniakotaldeen lanak izango dira datorren asteburuan. Mossoux-Bonte konpainiaren Twin Houses ikuskizuna nabarmentzen da egitarauan. Dantzari batek eta tamaina naturaleko bost manikik manipulazio joko artegagarria sortuko dute Zabalotegi aretoan, ostiralean.Egun berean Laitrum taldeak zabalduko du jaialdia, Capses obrarekin. Ikusleak izango dira ikuskizuneko piezak mugituko dituztenak, entzungailuetatik jasotako aginduei jarraituz, eta, aldi berean beste, ikusle batzuek ipuin baten grabazioa entzungo dute. Hiru egunetan taularatuko da Capses, San Martin plazan.
Pep Gomez katalanak Romances de ciego taularatuko du, Rocamorak Pequeños suicidios, Tutitrek-ek Hotel Crab, Alemaniako The Fitth Wheelek Cabaret de hilos, El Retrete de Dorian Grayk Rua aire eta En La Lonak, euskal talde bakarrak, Exodo.
Mossoux-Bonte txotxongilo taldea Bergaran izango da
Belgikako konpainiak 'Twin Houses' obra aurkeztuko du, nazioarteko jaialdiaren 10. ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu