Motzean

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Hamabostaldiko obrarik arrakastatsuena. «Harrigarria bada ere, Piotr Ilitx Txaikovskiren 6. sinfonia, Pathetique. Sarrera guztiak saldu dira».

Ikusminik handiena sortu duena. «Leos Janaceken Meza glagolitikoa. Lehen aldiz interpretatuko da hemen, eta entzuleak harrituko ditu, ziur».

Galdu ezin den kontzertua. «Claude Debussyren La mer obra, Bambergo Orkestra Sinfonikoak interpretaturik».

Hamabostaldira ekarriko zenituzkeen orkestra, zuzendaria eta obra. «Claudio Abbado eta haren Lucernako orkestra bikaina. Obra, berriz, betidanik prestatu nahi izan dut Arnold Schoenbergen Gurre-Lieder».

Datorren urteko programaren aurrerapena. «Bi gauza esan ditzaket: Donostiako suntsipenaren urteurrena gogora ekarriko dugula eta agurren bat izango dela. Ez nirea, noski».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.