Kritika. Musika

Mountain Boy

Mountain Boy / 'The Days'
Andoni Tolosa.
2024ko otsailaren 11
05:05
Entzun

MOUNTAIN BOY

'The Days'
Diskoetxea: August Avenue.

The Days du izena Zelanda Berriko musikariaren lehenengo lan luzeak. Bakarka grabatutako lan intimista eta hauskorra da, non Aaron Clarkek (horixe du benetako izena), diskoa ekoizteaz gain —ibilbide luzea egina du ekoizle gisara—, tresna guztiak jo baititu. Emaitza, benetan aipagarria: alde asko dituen zizelkatu gabeko harribitxi bat. Geldotasunean eta introspekzioan galtzeko oparia. Melodia ederrez betetako arrago txiki bat. Edozein modura, folk-pop disko bikaina ondu du Clarkek, generoari dagokionez, ahots etereoz eta gitarra urrunez josia. Ez du ezer asmatu, baina ze ongi egiten duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.