Mugatxoan taldeak programa bat antolatu du San Telmo museoan

Performanceak, solasaldiak eta hitzaldiak egingo dira Donostian, gaur eta etzi bitartean

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Mugatxoak taldeak Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz. Special Issue programa garatuko du Donostiako San Telmo museoan, gaur hasi eta etzi bitartean. Performanceak, hitzaldiak eta solasaldiak egingo dira, eta programaren helburua da asmatzeko bidean dagoen arte batentzako testuinguru egokiak ekoiztea. Itziar Okarizek, Cristina Blancok, Manuel Ciraquik, Alice Chauchat eta Juan Dominguezek parte hartuko dute, besteak beste.

Special Issue (Edizio Bereziak) Europako beste zentro batzuekin —Madril, Belgrad, Stockholm eta Istanbul— garatutako programaren barruan dago San Telmon egingo dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.