Muguruza hasieratik aritu da EHZ jaiarekin elkarlanean. Aurten, Lekorneko Garro gazteluan (Lapurdi) ospatuko da, ekainaren 28-30 bitartean: “Marketatik at irauten duen jaialdia da”. Programa antolatzen, aholkulari lanetan eta abesti ofizialetan ere ibili da.
Aurtengo edizioko abestia Willis Drummond taldeak egin du, Muguruzaren laguntzarekin. Taldeen artean “elkarlana” nagusitzen dela ziurtatu du: “Ohore bat da jaialdi honetan parte hartzea. Harrotasuna sortzen dit”.