Musika

Mumford & Sons kartelburu izango da BBK Liven

Of Monster And Men taldea ere izango da Bilboko jaialdian uztailaren 9tik 11ra.

Mumford & Sons taldea. BERRIA
Berria
2015eko otsailaren 9a
12:54
Entzun

Mumford & Sons Londresko musika taldea 2007an sortu zen, eta berehala nabarmendu zen Ingalaterrako hiriburuan sortutako folk taldeen artean. Hain zuzen ere, Sigh No More taldearen lehenenengo diskoak oihartzun kritikoari harrera komertziala ere gehitu zion. Gehien salduriko diskoen zerrendetan izan zen, eta horrek musika jaialdien atea ireki zion taldeari. Nolanahi ere, Mumford & Sonsena ez zen izan bat-bateko arrakasta, Sigh No More baino lehen ere hiru EP kaleratu baitzituen laukoteak.

Taldearen bigarren diskoa, Babel, 2012ko irailean argitaratu zuten, eta arrakasta izugarria izan zuen Erresuma Batuan eta AEBetan ez ezik, Kanadan, Irlandan, Herbehereetan, Belgikan, Norvegian eta Zeelanda Berrian, besteak beste. Amaitu berri den urtean hirugarren diskoa prestatzten aritu dira, baina oraindik ez dute iragarri ez haren edukia ez noiz kaleratuko duten ere.

[youtube]http://youtu.be/rGKfrgqWcv0[/youtube]

Of Monsters And Men Islandiako taldeak 2012an kaleratu zuen My Head is An Animal estreinako diskoa, eta han azaltzen zen Little Talks hit-a. Hari esker, bi milioitik gora ale saldu zituzten mundu osoan. Of Monsters and Men-en proposamenak folketik edaten du, baina baita pop-rocketik eta indie jarreretatik ere.

[youtube]http://youtu.be/ghb6eDopW8I[/youtube]

BBK Liveren hamargarren ekitaldia izango da aurten, eta dagoeneko hainbat izen dauzka baieztuta: Muse, The Jesus and Mary Chain —Psychocandy diskoa jotzen—, Alt-J, Ben Harper & The Innocent Criminals, Counting Crows, Future Islands, Azelia Banks, The Cat Empire, Capital Cities, The Ting Tings, Kodaline, Delorean, Shakka Ponk, Sheppard, Triggerfinger, Arizona Baby, The London Souls, Novedades Carminha... Zea Mays taldeak ere joko du jaialdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.